2025/01/17 19:30
ZOPA hitanoa bultzatzeko Seguran jaiotako antzerkia da. Xirikara taldeko lagunek erretiro espiritual berezi batera gonbidatuko dute publikoa. Segurako Sagastiberri baserrian elkartuko diren zazpi lagunek barruko itzalak argitzea izango dute helburu, edo ez. Edozer gerta bailiteke. Zopajaleen herrian zoparik ez da faltako. Prestatu barre egiteko eta hitanoa bere alde espiritualenetik sentitzeko.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.