2024/12/20 17:30
50 minutu inguruko kontaketa antzeztua proposatzen dute, non Eguberria izango den gai nagusia. Gaztainak erretzen dituen bitartean, Itziarrek, bere amonarengandik jasotako hainbat eguberri kontu aletuko dizkigu: garai bateko sinismenak, Eguberrietan Euskal Herrian zehar egiten ziren errituak, gure ahozko tradiziotik jasotako kontu eta kantuak...
Adin guztietarako aproposa den emanaldia. Familian, lagun artean zein bakarrik ikustekoa.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.