Lauburu Ibarrak Errege Kopan Lehenengo Mailako aurkari baten kontra jokatzeko aukera izango du. Madrilen egin den zozketan ligako hamaikagarren postuan dagoen Quesos El Hidalgo Manzanares taldea egokitu zaio. Ibarrako taldea da lehiaketa honetan bizirik daogen 2. B Mailako bost taldeetako bat.
Zozketan taldeko jokalaria den Rafa Usinek izan du aurkaria nor izango zen erabaki duen bolak ateratzeko ardura. Partida azaroaren 26an edo 27an jokatuko da Ibarran. Talde moreak hirugarren kanporaketan Entrerríos Zaragozari irabazi ondoren lortu du Lehen Mailako aurkari baten aurka jokatzeko txartela.