Ibarrako Udalak bat egiten du Valentzian uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin, eta laguntza bideratuko du datozen egunotan.
Horretarako, material bilketa egingo da, bihartik ostegunerarte.
Materiala uzteko 2 puntu antolatu dira. Alde batetik, Udaletxea 8:00etatik 14:00etara, eta bestetik, 16:00etatik 20:00era Kultur etxean izango da materiala uzteko aukera. Material hauek jasoko dira:
• Ura
• Esnea
• Latako elikagaiak
• Norbere edo etxeko garbiketarako produktuak
• Fardelak eta konpresak
• Uretako bota edo katiuskak (berriak)
• Segurtasun pertsonalerako produktuak: musukoak, eskularruak…
• Hondakinak jasotzeko palak
Guztia modu egokian kudeatu ahal izateko, zerrenda horretan ez dagoen bestelako ezer ez eramateko eskatzen da.