Tafa eta Lauburu Ibarra Errege Kopako bigarren kanporaketara liga hasiera ona eginda iritsi ziren, lehia estu eta gogorra aurreikusten zen eta esperotakoa bete egin zen. Talde moreak kantxaratu zuen bostekoa Txubik, Raulek, Txikik, Chukyk eta Usinek osatu zuten.
Lehenengo zatian, etxeko taldea aurreratu zen markagailuan, atsedenaldirako bederatzi minuturen faltan Lauburuk bere atean sartu zuen gola. Handik sei minutura ordea, talde moreak sartutako golak berdinketa ezarri zuen markagailuan. Banakoaren iritsi zen lehia atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran Marcos, Zaldua, Raul, Gorka eta Victorrek osatu zuten bostekoa. Lehia bakarrera jokatzen diren kanporaketan golak sartzea bezain garrantzitsua izaten da ez jasotzea, defentsa lana ondo egitea ezinbestekoa zen. Honela bigarren zatia bere erdialdera iristen ari zela, Lauburuk gola sartu eta neurketa irabazteko aurrerapausoa eman zuen. Lehia estu zegoen eta azken segundoetan Tafak sartutako golak kanporaketa berdindu zuen, binakoaren bukatu zen arauzko denbora.
Luzapena bukatzeko bi minuturen faltan Rafa Usinek sartu zuen lehia erabaki zuen 2-3koa. Partida borrokatua jokatuta lortu du beraz Lauburuk Errege Kopako hurrengo kanporaketa jokatzeko txartela.