Laburu Ibarrak asteartean jokatu du Errege Kopako lehenengo kanporaketako lehia, aurrean 3. mailako taldea den Antiguoko izan du. Lehen zati parekatu baten ondoren, luzapenean lortutako golari esker erdietsi du hurrengo kanporaketarako txartela.
Talde morea Manu, Chuky, Txiki, Martin eta Rafa Usinekin kantxaratu da. Lehia hasi bezain laster, Chuky-k sartutako golari esker aurreratu da Ibarrako taldea eta 0-2koa lehen zatia bukatzeko 8 minuturen faltan sartu du Gorkak. Bi goleko alde hori hurrengo lau minutuetan parekatu du Antiguokok. Lehia binakoarekin iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian bi taldeak kamuts aritu dira atezainen aurrean, ez dute aurkariaren atea zulatzerik lortu. Kanporaketa luzapenean erabaki da, lehen zatia amaitzear zela Rafa Usinek sartutako golari esker lortu dute ibartarrek 2-3koa.
Partida amaiera Donostian | Final del partido en Donostia@Antiguokofutsal 2-3 @LAUBURUKEIBARRA
— Lauburu K.E Ibarra (@LAUBURUKEIBARRA) September 24, 2024
@gipuzkoafutbola@eitbkirolak
@deportesDV@euskalkirolaTB
@28_kanala@CoGAFS@gipuzkoaKirolak@TolosaldeaKirol@futSalRFEF@EFF_FVF@Ibarrakoudala@tolosaldeataria@Gipuzkoa_MD@RMDonostia pic.twitter.com/9KFcZ8wjNx