Gaztezuloko gazteek Xabi Solano musikaria elkarrizketatuko dute

Erredakzioa 2024ko ekainaren 6a

Sormenetik Gurera ekimena egingo da larunbatean Ibarrako plazan Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta.

Arratsaldeko 17:30ean emango zaio hasiera eta oraingo honetan, Xabi Solano trikitilari eta musikaria elkarrizketatuko dute gazteek. Ibarrako Gaztezulo elkarteko kide hauek hartuko dituzte ekitaldia osatzeko ardura guztiak.

Xabi Solano Maiza izango da gonbidatua. Galdera biografikoak, bere lanaren ingurukoak, errazagoak zein deserosoagoak erantzun beharko ditu musikariak. Gazte hauek antolatutako elkarrizketa izango da, saioari forma emateko ardura izango dute eta euskarri komunikatiboak sortzea, besteak beste, beraien esku egongo da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA