Garagardo zein jaki desberdinak izan dira azokan, eta nola ez, baita hamaika ekintza zein ekitaldi ere.
Ostegunean ireki zituen ateak Garagardo Festak. Aurtengoan, hamar garagardo mota desberdin ekarri dituzte azokara, 5 arrunt eta 5 berezi. Afariak ere eman dituzte: besteak beste, ukondoa, saltxitxak, patata purea eta postrea.
Musikak ere izan du bere tartea, The Hastelens, Joxpa, eta DJ Mali izan dira aurten.