Zu(Gu)gatik taldearen ekimena: pegatina baten bitartez, lehen sakeleko telefonoa eskuratzearen adina atzeratzea

Maider Navarro Alustiza 2024ko mai. 10a, 10:20

Gazteek egoera puntual batean telefonoa erabili beharko balute, pegatina duten eremuetan, bertako telefonoa erabiliz, deia egiteko aukera izango luketela adierazi nahi dute Zu(gu)gatik taldekoek.

2022. urteaz geroztik, Ibarrako Uzturpe Ikastolako hainbat gurasok, Zu(gu)gatik taldea sortu eta elkarlanean, seme-alabek teknologiarekin duten harremanari buruz hausnarketa bat egiten ari dira, bide batez, lehen sakeleko telefonoa eskuratzearen adina atzeratzeko asmoz.

Hari horri tiraka, Ibarrako merkatari elkartekoekin elkarlanean ekimen bat jarri dute martxan. Ibarrako komunitate izaera sustatzeko asmoz, herriko komertzio eta bestelakoetan (kultur etxean, musika eskolan, kiroldegian, anbulategian…) bereizgarri egingo dituen pegatina bat jartzeko eskaera egin dute. Honela gaztetxoek, egoera puntual batean dei bat egin beharko balute, bertako telefonoa erabili dezaketela irudikatuko du pegatinak.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA