Lauburuk Play-off postua galdu du

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko mai. 5a, 16:42

Belabietan Areto Futbol 2.B mailako azken-aurreko lehia jokatu da. Bertan talde moreak puntu bat lortzearekin nahikoa zuen deseatutako play-off postua lortzeko. Ibartarrak ez dituzte ez bat ez hiru puntuak lortu asteburuko partidan. Porrota honek play-off postutatik kanporatu du talde morea.

Ibartarrak Play-offetik kanpo.

Villa de Quel bolada txar batetik iritsi bada ere, Belabietako kantxan nagusitasuna erakutsi du, moreen aurka 3-4 irabazi du kanpoko taldeak. Ibartarrek ez dute aukerarik izan azken unera arte borrokatu izan arren eta egun, play-off postutatik kanpo daude. Tafak 30. jardunaldian porrota jasaten badu berdinketa edo garaipen batek laugarren postuan utzi dezake Ibarrako taldea. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA