Dani atezainak agur esango dio Laubururi

Joanes Imaz Akizu 2024ko apirilaren 10a

Azken hiru denboraldietan ibartarren atea defendatzeaz gain, atezainen eskolako kideeta emakumezkoen senior taldearen ardura izan ditu.

Dani 21-22 denboraldian iritsi zen Galiziatik Laubururen atea babesteko, eta, ordutik, astez aste, baloi ia ezinezkoak ateratzeko abilezia erakutsi du etengabe. Lauburu Ibarrako atezainak buruko min ugari eman dizkie aurkariei, taldeak atezainak erasoan egindako ekarpena nabarmendu nahi izan du, "oinekin duen konfiantzari esker, taldearen erasoko jokoa indartu du".  Denboraldi hauetan Jokalari gisa klubean izan duen ibilbideaz gain beste ekarpen batzuk ere egin ditu klubean, galiziarrak atezainen eskolako kide eta emakumezko seniorren entrenatzaile gisa ere lan egin du. Klubetik Danik  klubarekin izanduen konpromisoa nabarmendu nahi izan dute. 

Atezainak taldeari eskerrak eman nahi izan dizkio, "etxetik hurrun izan duen lehenengo esperientzia ikaragarria izan da, taldeari aurrerantzean ere, zore ona opa diot"

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA