Ibarrako Voith Hydro enpresako langile bat Ourenseko Rubía herriko zentral hidroelektrikoan hil da

Maider Navarro Alustiza 2024ko urtarrilaren 25a

LABek jakinarazi duenez, langilea makina baten harrapatua hil da eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute bere hilotza

Ibarran kokatzen den enpresako langilea 10. hildakoa da 2024a hasi denetik. LABek adeirazi duenez, 3. hildakoa industria arloan, makinak harrapatuta edo hauen kolpeen ondorioz. 1997tik, langileentzako eskuragarri jartzen diren makinek araudi zorrotza bete behar dutela ere adierazi du sindikatuak, baina, gaur egun oraindik ere ohikoa dela araudia betetzen ez duten makina arriskutsuak nonahi topatzea.

Langilearen senide, lankide, zein gertukoei, LAB Sindikatutik eta Ibarrako udaletik beraien samina eta elkartasuna luzatu nahi izan die baita ere.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA