Oinatz Mujika, Nora Ansorena, Paula Ansorena eta Julen Madariaga irabazle Ibarra-Galtzakomik euskara hutsezko komiki lehiaketan

Imanol Rodriguez Zabala 2023ko abe. 15a, 20:10

Ibarra-Galtzakomik lehiaketaren 16. edizioan 263 komiki jaso dira. Yurre Ugarte idazleak, Joseba Larratxe "Josevisky" komikigileak eta Ainara Azpiazu "Axpi" Ilustratzaileak osatu dute epaimahaia.

263 komikitik 257 izan dira lehiaketan parte hartzeko baldintzak bete dituztenak, eta horietatik hauek izan dira irabazleak:

9 urtera arte: Oinatz Mujika Aginalde "Uretako Lagunak"

10-12 urte bitartean: Nora Ansorena Irizar "Tortila ametsaren bila"

13-16 urte bitartean: Paula Ansorena Irizar "Lorategiko erregina"

17 urtetik gora: Julen Madariaga Murua "Nire Itsasoa"

Sari hauez gain, aurten berrikuntza moduan Danonartean argitaletxearekin komikia argitaratzeko aukera eman zaio komikietako bati. Sari honen irabazlea Libe Carballo Aranburu izan da "Beldur naiz, eta zu?" lanarekin.

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA