Amaitu da Errege Kopako ametsa (2-4)

Joanes Imaz Akizu 2023ko aza. 21a, 22:56

Lauburu eta Xotaren artean jokatu den Errege Kopako final zortzirenetako kanporaketa ikusgarria izan da. Etxekoek ongi jokatu dute, lehenengo zatian Nafarrak markagailuan bi aldiz aurreratu diren arren, Lauburuk bi gol sartuta berdinketarekin iritsi da partidua atsedenaldira. 

Bigarren zatian,  bi taldeek defentsa lan zorrotza egin dute, inork ez zuen golik jaso nahi. Azkenean lehia amaitzeko zazpi minuturen falta iritsi da Xotaren gola. Partidua maldan gora jarri zaionean, Lauburuk atezain-jokalariarekin jokatzeko apostua egin du. Gol aukera argi bat izan badu ere, azkenean Xotak lortu du laugarren gola sartzea. 2-4koarekin amaitu da partidua. 

Orain ligan jarri beharko du bere indar guztia Ibarrako taldeak, hurrengo lehia larunbatean Belabietan jokatuko du, Anaitasuna izango du aurrean. 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean