Ibarrako PSE-EEk babesleku klimatikoak sortzea eta espazio publikoak birnaturalizatzea proposatu du

Maider Navarro Alustiza 2023ko aza. 9a, 15:55

Ibarrako PSE-EEk mozio bat aurkeztu du azaroaren 16an egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Bertan, babesleku klimatikoak sortzea eta udalerriko espazio publikoak birnaturalizatzea proposatzen du. Horretarako, tokiko klima-aldaketari aurre egiteko espazio publiko seguruak sortzea helburu duten hainbat neurri planteatu dituzte sozialistek.

Udal Talde Sozialistak gogorarazi du klima-aldaketak hainbat inpaktu eragin dituela planetan, eta bero-boladak, gero eta biziagoak eta ohikoagoak, eragiten dituen ondorio kezkagarri ugarietako bat baino ez direla.

Bozeramaile sozialistak ziurtatu duenez, "erronka handia izateaz gain, klima-aldaketaren aurkako borroka eta horretara egokitzea Ibarra erresiliente eta osasungarri bat sortzeko aukera gisa balio behar digu". Talde Sozialistak eztabaida batera eraman nahi du jendea eta adierazi du, horretarako aurkeztuko duela mozioa hau osoko bilkuran.

Eskaeren artean, hauexek daude:

  • Udalerriko azpiegitura berdeari buruzko azterlan bat egitea eta udalerriko gune grisenetan birnaturalizazioa sustatzea.
  • Tenperatura optimoa bermatuko duten eta bero-boladen garaian aterpe klimatiko gisa erabil daitezkeen kanpoko zein barruko espazioak kokatzea.
  • Hirien berdatzea sustatzeko, zuhaitzik edo eguzki-babesik ez dagoen lekuetan eta eremu gris gehiegi dauden lekuetan, gure hiriak klima-aldaketara eta gure herritarren osasuna babestera egokitzeko neurriak.
  • Eskola-jolastokien eraldaketa balioesteko, leku inklusiboagoak, jasangarriagoak eta naturalizatuagoak bihurtzea.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean