Azaroak 11ean, larunbata, Euskal Herriko 4x4ko sokatira txapelketa jokatuko da Ibarran. Belabieta kiroldegian arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera txapelketari, eta bertan erabakiko da emakumezko eta gizonezko 4x4ko talde txapeldunak.
Laukoa deritzo 4 tiralariak lau arerioen aurka jokatzen duten modalitateari. Ibarran 12 talde lehiatuko dira, 5 taldea emakumezkok eta 7 taldea gizonezko. Parte hartuko duten klubak hauek dira: Antsoain, Araxes (Nafarroa), Badaiotz (Araba), Beti-gazte (Lesaka), Murueta, Zuraide eta Ibarra.