Lauburuk Urnietan jokatuko du Errege Kopako kanporaketa

Joanes Imaz Akizu 2023ko urr. 30a, 16:33

Belabietako kantxa, gaur goizean

Lauburuk bere sare sozialetan jakianarazi duenez, bihar Belabietan Wanapix Sala 10 taldearen kontra  jokatzekoa zen lehia Urnietako kiroldegira lekualdatu dute. Bertara joateko Ibarrako Udalak  doako autobus zerbitzua ezarriko du. 19:00etan Belabietatik irtengo da autobusa eta lehia amaitu ondoren itzuliko da Urnietatik.  Autobudean joan nahi duneak lotura honetan eman behar du izena. 

Lauburuk kanporaketa jokatzeko data atzeratu egin zuen Belabietako kantxako lanak amaitu eta Ibarran jokatu asmoz.  Ibartarren eta zaragozarren arteko lehia irabazten duenak Xotaren aurka jokatu beharko du hurrengo kanporaketa.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA