IBARRAKO MENDI DUATLOIA

Gaztetxoek ere izango dute duatloia egiteko aukera

Joanes Imaz Akizu 2023ko ira. 8a, 07:18

Larunbatean goizeko 11:00etan hasita Ibarrako mendi duatloi txikia egingo da. Haurrentzako duatloia hiru mailatan banatuko da, 8-9 urtekoak, 10-11koak eta 12-13koak. San Bartolome plaza izango da duatloiaren erdigunea, bertatik irtenda txikienek 330 metroko ibilbidea osatu beharko dute korrika, ondoren 600 metro bizikletan eta amaitzeko beste 330 metro korrika. Ondoren, 10 eta 11 urtekoek 600 metro egingo dituzte korrika, 1200 bizikletan eta berriz ere 330  korrika.  Proba hauek Ibarrako erdiguneko kaleak hartuko dituzte. Helduenen kasuan ibilbide gogorragoa izango dute; kiroldegitik gora mendian ere egin beharko dute duatloiaren zati bat. Kasu honetan, 1330 metro osatu beharko dira korrika, beste horrenbeste bizikletan eta azken sektorean 330 metro.

Arratsaldean helduen txanda izango da, aurten duatloiaz gain mendi lasterketa ere egingo  Ibarran. 

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean