Euskaltel Euskadi taldean bi urte egin ondoren 2024an eta 2025ean Kern Pharmako mailota jantziko du ibartarrak. Juanjo Oroz taldeko managerrak "gure beharretara" egokitzen den ziklista dela adierazi du Kern Pharmaren webgunean.
Ibarrako txirrindulariak Oriako Txirrindulari Eskolan egin zituen txirrindulari gisa lehen pausoak Benjamin mailako bigarren urtean. Kadete eta jubenil mailetan Tolosako taldearekin lehiatu ondoren, amateurretan hiru urte egin zituen Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzen mailotarekin. Ondoren etorri zitzaion Laboral Kutxan lehiatu eta profesionaletara salto egitekoa aukera.