Ostegunean, uztailak 27, 20:00etan Ibarrako plazan elkarretaratzera batzeko deia luzatu dute
Gizon batek emakume bat erasotu duela Ibarrako kiroldegian salatu du Tolosaldeko Itaiak. Hauek, elkartasun eta babes osoa helarazi nahi izan die erasotutako emakumeari eta haren ingurukoei. Hau, ez dela gertakari isolatu bat ere adierazi dute, emakumeak zapalduta mantentzen dituen gizarte baten adeirazpen bat gehiago dela.
Horrelako gertakarien aurrean, emakume langileen betebeharra, erasoa zein erasotzailea seinalatu eta salaketa egitea dela gehitu dute, erasotuari babes osoa eskainiz.
Horregatik, ostegunean, uztailak 27, 20:00etan Ibarrako plazan elkarretaratzeko deia luzatu dute, indarkeria matxistari aurre egiteko.