Ibarrako Udalak 2022-2023 ikasturtean zehar euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten edo hobetzen aritu diren herritarrentzat diru laguntza eskaera aurkezteko epea ireki du.
Dirulaguntza honen helburua Ibarrako bizilagunei ikasturteko matrikula ordaintzea eta euskara ikastera bultzatzea da.
Onuradunek bete beharreko baldintzak: Ibarrako udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean eta ikastaroko orduen %85 betetzea, gutxienez.
Eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 8:00-14:00 bitartean edo Ibarrako Udalaren egoitza elektronikoan (www.ibarra.eus). Eskaera egiteko epea 2023ko uztailak 28.