Astelehenean irekiko dute kultur lantegietako artelanen erakusketa

Erredakzioa 2023ko ekainaren 15a

Amaitzear den ikasturte honetan Ibarrako kultur tailerretan egin diren lanak ikusteko aukera eskainiko da ekainaren 19tik uztailaren 7ra. Kultur etxeko erakusketa aretoan jarriko dira lan hauek, berau ikusi nahi duenak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara (asteazkenetan 16:00ak arte) izango du aukera.

2022-2023 ikasturtean 71 ikasle aritu dira Tai chi, egur taila, eskulan, pintura, altzari berritze eta ehoziri, bainikak eta patchwork tailerretan. Ikastaro hauetan parte hartu dutenen batezbesteko adina 62 urtekoa da, gehiengoa emakumezkoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA