Anaitasuna garaituta, Jaengo Oleoinnova Mengíbar izango da igoera lortzeko bidean Laubururen hurrengo aurkaria

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 15:01

Lauburu KEk esna amestuz jarraitzen du. Larunbatean Bigarren Mailara igotzeko play offetako lehenengo kanporaketako itzuliko partiduan lan bikaina eginda garaipena lortu zuen talde moreak. Anaitasuna, ligako txapeldunaren kantxan 3 eta 4ko emaitza lortuta bigarren fasean jokatzen hasiko da Ibarrako taldea asteburuan. Jota Arregui entrenatzaileak egin digu Iruñean jokatutako partiduaren laburpena.

Laubururen hurrengo aurkaria Andaluziako multzoko txapelduna den Oleoinnova Mengíbar FS izango da. Kanporaketako lehenengo lehia larunbatean 18:30ean jokatuko da Belabietan eta itzulerakoa berriz hurrengo astean Jaenen. Lauburuk Kanporaketa hau gaindituko balu beste bat irabazi beharko luke mailaz igotzeko.

Erlazionatuak

Anaitasuna 3, Lauburu KE 4

Imanol Rodriguez Zabala 2023 mai 20 Ibarra

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA