Denboraldia laugarren postuan amaitzeko zaleen babesa eskatu du talde moreak

Erredakzioa 2023ko api. 26a, 13:07

Falta diren bi partiduak irabazita laugarren postua mantenduko luke Lauburuk

Larunbatean, arratsaldeko 18:30ean, Villa de Quelen aurka izango du irabazi beharreko lehen partidua. Villa de Quel sailkapeneko erdialdean dago, baina talde gogorra da. Izan ere, joanetko partiduan 3-3ko emaitzarekin bukatu zuen neurketak. 

Denboraldiko azken jardunaldian, Anaitasunaren kantxa bisitatuko du Jota Arregiren taldeak. Anaitasunak ez du ezer jokoan, bigarrenak baino 8 puntu gehiago ditu eta.

Ibarrako taldearen helburua argi dago, Zierbenarekiko duen puntu bateko aldea eta denboraldia play-off postuetan amaitzea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA