Lauburuk play off postuetan jarraitzeko lehia garrantzitsua jokatuko du bihar Tafallan

Joanes Imaz 2023ko api. 21a, 11:44
Argazkia: Lauburu Ibarra

Lauburu Ibarrak Tafa Vulcanizados Ruiz aurkari zuzenaren kantxan jokatuko du ligako 28. jardunaldiari dagokion lehia.  2. B mailako liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direla, Lauburu Ibarra sailkapeneko laugarren postuan dago 50 punturekin, Tafallako taldeak bost puntu gutxiago ditu, 45.  Talde morea play off postuan egonkortzeko biharko puntuak oso garrantzitsuak dira, aurkari zuzen bat lehiatik kanpo uzteko aukera baitu "Jota" Arregiren taldeak. Zierbena eta San Juan ere laugarren postuan sartzeko borrokan ari dira. Zierbenak 49 puntu ditu eta San Juanek 45. 

Bi taldeak bolada onean iritsiko dira lehia garrantzitsu honetara, ibartarrak azken hiru partiduak irabazita daude eta Tafallako taldeak jokoan izan dituen azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu. Aurreko astean San Juan talde indartsuaren kantxan irabazi zuten tafallarrek. 

"Jota" Arregi entrenatzaileak taldeko jokalari guztiak sartu ditu deialdian.  Euskal Ligako taldeko Beñatek ere lehen taldearekin egingo du bidaia. Klubak partidu hau bertatik bertara ikusteko aukera eskaini die harrobiko taldeei. 

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean