Eñaut Elorrietak bere azken lana aurkeztu du Ibarran

Erredakzioa 2023ko martxoaren 20a

Ibarrako San Bartolome elizan Eñaut Elorrietak bere azken lana, Fantasia izenekoa, aurkeztu du

Fantasia izena du Eñaut Elorrietaren disko eta bira berriak. Hamar kantu berriz osatzen den lan honetan Aitor Etxebarria izan du ekoizle eta bidelagun Elorrietak.

Azken bi urteetan eskuz-esku egindako lanaren emaitza da Fantasia eta Eñauten berezko esentzia harrapatzen saiatu da Aitor. Disko honetan maitasuna ardatz duten kantu soil eta lasaiak entzun daitezke.

Artista gernikarrak kantu guztiak sortu ditu, eta berak idatzitako hitzez gain Uxue Alberdi, Iñigo Astiz, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte edota Amaia Lasa idazleen letrak musikatu ditu.

Zuzenekoetan Fantasia laneko kantuez gain bere ibilbide osoko kantuak eskainiko ditu Eñautek, eta horrela izan da Ibarran.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA