Ibarrako AUZOKO egitasmoak boluntario euskaldunak behar ditu

Joanes Imaz Akizu 2023ko mar. 16a, 14:16

AUZOKO egitasmoak Ibarrarra etorri berri diren herritarrei euskal kultura ezagutarazten die. 

Horretarako ostegunero 17:00etatik 19:00etara Kutur Etxean elkartzen dira atzerrian jaiotako dozena bat lagun eta beste lauzpabost ibartar. Hemendik aurrera, hilabetean behin, elkarte gastronomiko batean ere elkartuko dira.  Hitzordu hauetan nork bere herrialdeko jakiak prestatuz ingurukoak  hobeto ezagutzeko aukera izango du.

Harrera sozial horretan lagunduko duten boluntario euskaldunak behar dira. Egitasmo honetan parte hartu nahi duenak 688 738 417 zenbakira deitu edo idatzi behar du, edo  galtzaundi@galtzaundi.eus-era mezua bidali.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA