PSE EEk prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Fernando Narciso izango da PSE-EEko Ibarrako alkatetzarako hautagaia. Narciso "ilusioz eta arduraz" aurkeztuko da datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetara "era progresistan" "Ibarra eraldatzeko" asmoa azaldu du. Fernando Narciso Andoaingo zinegotzi izan da 20 urtez. Zuzenbidean goi-mailako titulua du eta teknikari komertziala da Ibarrako Apatta-Erreka poligonoan.
Komunikatu batean, Ibarrako herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu duen herrirako proiektua duela nabarnmendu du. Ibarrako PSE-EEren hautagaitzaren buru izateko aurkeztuko da "argi duelako herri gisa gehiago merezi dugula".
Azken bi legealdietan Ibarrako zinegotzia izan da Narciso, aurtengoan zerrendaburu izango da.