Ibilgailu elektrikoentzat karga-puntuaren instalazioa Ibarran

Joanes Imaz 2023ko mar. 6a, 14:23

Karga-puntua kokatuko den aparkalekua. Argazkia: Ibarrako Udala

Gipuzkoako  Aldundiako  Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ibilgailu elektrikoak  kargatzeko instalazio publikoa ezartzen ari da Otarreaga kaleko bederatzigarren atariaren aurreko aparkalekuan, “Sobres Izalbe” enpresaren aurrealdean. Bide publikoan dago eta erabilera publikokoa izango da. Instalazioak 22kW-ko karga-puntu bat izango du ibilgailu elektrikoentzat. GFAk lanak gauzatzeko esleitu duen enpresak otsailaren 13an hasi zituen obra zibileko lanak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA