TO21E linean zerbitzu berriak eskainiko dituzte

Azaroaren 23tik aurrera, Tolosatik Hernialdera joateko espedizio berria jarriko da martxan. Hernialde eta Tolosa lotzen dituen linea, Anoetatik eta Iruratik zerbitzu guztietan pasako da aurrerantzean.

Azahara Dominguez diputatuak  eta Luis Arana Hernialdeko alkateak bilera eign dute goizean. Bertan, herriko autobus zerbitzuan egingo diren aldaketen berri eman dio diputatuak alkateari.

Hilaren 23tik aurrera, TO21E lineak bidaia berria izango du, astelehenetik larunbatera bitartean, 11:00etan ere, Tolosatik Hernialdera zerbitzua eskainiko du eskaripeko linea honek. Espedizio berri honekin, lanera joatea eta Tolosako azokatik itzultzea erraztu nahi dela adierazi du diputatuak.  Aranak bere aldetik, lortu den hobekuntzarekin poza hartu duela adierazi du, "aspalditik ari ginen garraio publikoaren zerbitzu egokiago bat eskatzen".

Hernialde eta Tolosa lotzeaz gain, TO21E lineak Anoetara eta Irurara joan etorriak egiteko aukera ere emango die aurrerantzean hernialdetarrei. Orain artean espedizio batzuetan bakarrik izan da aukera hori, hurrengo astetik aurrera, zerbitzu guztiek eskainiko dute. Iruratik pasatzeko eskaerak daudenean, lineak, Tolosa, Hernialde, Anoeta eta Irura lotuko ditu hurrenez hurren. Kontrako noranzkoan, Irura, Anoeta, Hernialde, Tolosa ibilbidea egingo du. 

MUGI txartelak herrian kargatzeko aukera 

Urriaren erdialdetik MUGI txartelak udaletxean bertan eskatu eta kargatu daitezkeela ere nabarmendu du Azahara Dominguez diputatuak. Izapide hori herritik irten beharrik gabe egin daiteke.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA