Itzulia Women lasterketa Bidania-Goiaztik pasako da bihar

Joanes Imaz Akizu 2026ko maiatzaren 14a

Zarautz-Zarautz etaparen baitan pasako dira ziklistak Tolosaldetik, aurreikuspenen arabera, 12:15 aldera igaroko dute Bidaniako herrigunea.

Ostiralean hasi eta igandera bitartean jokatuko da Itzulia Women lasterketa. Karrera honen hiru etapatatik bi lehiatuko dira Gipuzkoan; lehenengoa, Zarautzen hasi eta bukatuko da eta azkena berriz, Donostian.

Ostiralean, lehen etaparen baitan igaroko da pelotoia Tolosaldetik. Beizamatik Santa Agedara (1. mailako mendatea) igoko dira txirrindulariak eta bertatik joko dute Bidania-Goiazko lurretara, handik Errezilera joango da lasterketa.  Bidaniatik Zarauzko helmugara 43 kilometro egongo dira, etapako momentu erabakiorra izan daitekeenean pasako da Itzulia Tolosaldetik. Antolatzaileek egindako aurreikuspenen arabera, 12:15 eta 12:28 artean igaroko da lasterketa Bidaniatik. 

Eskualdeko ordezkaria partaideen artean

Mundu mailako txirrindulari onenak bilduko ditu beste behin Itzuliak. World Tour mailako hamahiru taldek eta Pro Team mailako beste seik  parte hartuko dute Itzulian, denera 119 txirrindulari izango dira Zarauzko irteeran. Horien artean, Naia Amondarain ibartarra egongo da. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA