Larunbatean jokatuko dira frontenis txapelketako finalak

Joanes Imaz Akizu 2023ko azaroaren 29a

Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako haurren finalak larunbatean 14:45etik aurrera jokatuko dira, helduenak berriz 15:45ean. 

Haurren kasuan bi mailatako finalak jokatuko dira, LH1 eta LH4 arteko mailan Ekhi Altunak eta Amets Altunak jokatu dute lehenengoa, LH5etik DBH 2ra arteko mailan berriz,  Ibai Larrañaga eta Eneko Gabarainen artekoa izango da lehia. Adin tarte berdinean, bikoteka Ibai Larrañaga - Eneko Gabarain bikoak Mikel Garmendia  eta Imanol Sotilen kontra jokatu dute. 

Lau final helduen mailan

Helduen kasuan lau final jokatuko dira; mutilek binaka jokatuko dute lehenengo. Bertan, Odei Arregi - Jon Ander Arregi / Iñigo Irisarri - Aitor Irisarri izango dira finalistak. Kategorian mixtoan Xabi Zubiria eta Leire Jauregik, Nagore Lizardi eta Niko Artolaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Nesken bikotekakoan, Oihane Vergara -Elena Artieda arituko dira batetik eta Leire Jauregi eta Eider Otaegi bestetik. Azkenik, mutilen banakako finala Odei Arregi eta Xabi Zubiriaren artekoa izango da. 

Sari banaketa final guztiak bukatu ondoren egingo da, partaide guztiek izango jasoko dute oroigarriren bat. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA