Tolosako Asanblada Feministak "Konplizitate sareen aurrean, erresistentzia feminista" lelopean manifestazioa

Maider Navarro Alustiza 2025 aza 25 Tolosa

Tolosaldea Gertutik

Erresistentzia feministarako deia egin dute manifestazioan. Antolatzen, kaleak hartzen, autodefentsa feminista aldarrikatzen eta gauzatzen jarraituko dutela adierazi dute eta funtsezkoa dela indarkeria sostengatzen duten horien guztien konplizitate sareei, konplizitate-sare feministekin erantzutea.