2027ko otsailaren 14an egingo da Negu Trail lasterketa. Pasa den ostiraletik irekita dago bertan parte hartu nahi duenarentzat izena emateko aukera, lotura honetan sartu behar da horretarako. Ostiralean, iluntzeko 21:00etan, itxiko da apuntatzeko aukera. Izena eman dutenen zerrenda, dortsal kopurua baino handiagoa bada, larunbatean antolatzaileek zozketa egingo dute, honela banatuko dira dortsalak. Gainerakoak itxaron-zerrenda osatuko dute.
Otsailean egingo dena edizio berezia izango da, hamargarren aldiz egingo da mendi lasterketa Berastegin. Iaz hasitako bideari jarraituz, Negu Trail Txiki proba ere egingo da. Gazteen probarako izena emateko epea ere irekita dago, kasu honetan ez da zozketarik egingo.