Aiara Agirrezabalak Espainiako selekzioaren talde nagusiaren deia jaso du aurrenekoz

Erredakzioa 2026ko otsailaren 20a

Aiara Agirrezabalak Munduko Koparako sailkapen faseko bi lehia jokatuko ditu martxoan.

Realean jokalaria den Aiarara Agirrezabalak Munduko koparako sailkapen faseari dagozkion bi lehia jokatzeko aukera izango du martxoan. Espainiako selekzioak martxoaren 3an Islandiaren aurka jokatuko du eta lau egun ondoren, Ukrainako selekzioa izango du aurrean. 

Gazte mailako taldeetan ere jokatu izan Agirrezabalak selekzioarekin, pasa den udan Polonian jokatutako  19 urtez azpiko Europako Txapelketan lortuako domina da selekzioarekin lortutako bere azken lorpena. Realarekin ere denboraldi bikaina ari da osatzen, F Ligan, lau gol sartu ditu dagoeneko berastegiarrak.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA