Hainbat lehiaketa eta erakusketa egingo dira egunean bertan:
- XXXII. Gazta lehiaketa: Parte hartu nahi duten guztiek, Berastegikoa izateaz gainera, azaroaren 5ean goizeko 10:00etan aurkeztu beharko dute haien gazta. Gaztagile bakoitzak gazta bakarra aurkeztu ahal izango du, norbere etxeko ardi-esnearekin egina. Ordainketa izena ematerakoan egingo da (17 euro kiloko).
- XXV. Postu lehiaketa: Herriko eta herritarren produktuez osatutako postuek bakarrik hartuko dute parte lehiaketan. Sari bakarra egongo da.
- XXV. Argazki lehiaketa
- XV. Ardi, ahari eta bildots lehiaketa: Herriko edozein artzainek parte har dezake. Partaide bakoitzak ardi, ahari eta bildots bana aurkeztu beharko ditu adierazten zaion lekura 10:00etako. Hiru sari bereiztuko dituzte bildots, ardi eta ahari onenarentzat.
- XVII. Animali erakusketa: Edozein mota eta tamainako animaliak aurkeztu daitezke, eta ordaina izango dute.
- IV. Sagar tarta lehiaketa: norberak egindako tarta, norberak nahi dituen osagaiak erabiliz, egunean bertan 11:00etan aurkeztu beharko du azoka lekuan. Izen-ematea momentuan bertan egingo da. Arratsaldean dastatu ahal izango dira tartak.
Postu eskaera egiteko edota zalantzak argitzeko, udaletxera deitu (943683000) edo kultura@berastegi.eus -era idatzi urriaren 15a baino lehen. Hamabi urtetik beherakoek ezingo dituzte postuak jarri.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.