Astelehenean irekiko da Belauntza Cup-en izena emateko aukera

Joanes Imaz Akizu 2026ko maiatzaren 8a

Astelehenean, goizeko 8:00etatik aurrera, Belauntza Cup-en webgunean egongo den formularioa bete behar da txapelketan parte hartzeko. 

Belauntza Cup txapelketaren bigarren edizioan parte hartu nahi duten taldeek hurrengo astean izango dute izena emateko aukera. Astelehenean, goizeko 8:00etatik ostiralera bitartean webgunean izango da horretarako aukera. Talde bakoitza zortzi jokalarik osatuko dute. Apuntatzeko garaian, parte hartzaileen izenak adierazi beharko dira, batetik eta taldeari izena jarri beharko zaio, bestetik. Ondoren, antolatzaileek txapelketaren babesleen izenak erabiliko dituzte talde bakoitza izendatzeko. 

Belauntza Cup irabazten duen taldeak, Eivissako txalet batean lau egun pasatzek aukera izango du. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA