Belauntzak bere lehen futbol txapelketa propioa estreinatuko du uztailaren 22tik 27ra bitartean: Belauntza Cup I. edizioa. Antolakuntzak jada argitaratu du partiden egutegi ofiziala, eta datorren astetik aurrera 21 taldek hartuko dute parte aste osoko futbol-lehiaketan, non kirola eta herri-giroa izango diren protagonista angusiak.
Talde bakoitza 9 jokalarik eta entrenatzaileak osatuko dute. Partidek 20 minutuko bi zati izango dituzte, 10 minutuko beroketa aurretik eta 5 minutuko atsedena tartean. Berdinketan amaituz gero, penalti jaurtiketa bidez erabakiko da irabazlea.
Txapelketa asteartean hasiko da, uztailaren 22an, eta igandean amaituko da, uztailaren 27an, 18:30ean jokatuko den final handiarekin. Partidak egunero jokatuko dira.
Txapelketak, lehiatik harago ere izango du eskaintza: antolatzaileek jakinarazi dutenez, egunero zozketak egingo dira eta bertaratutakoek hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute. Honela, partidez gain, giro atsegina eta parte-hartze aktiboa izango da Belauntza Cup-en bereizgarri.