Argazki lehiaketa

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko ira. 6a, 10:39

Belauntzako Udalak datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketa abian jarri du. Irudien gaia "Nire Belauntza" izango da eta argazkiak urriak 20a baino lehen bidali beharko dira belauntza@udala.eus helbidera.

Lehiaketan parte hartzeko balditzak hauek dira:

  • Bi kategoria (14 urte arte) eta helduak (14 urtetik gora).
  • Argazkiak Belauntzako mugetan ateratakoan behar dute izan, irailak 10 eta 20 bitartean.
  • Partehartzaile bakoitzak 3 argazki horizontal bidali ditzake gehienez, bertikalak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
  • Argazkiak urriak 20a baino lehen belauntza@udala.eus helbidera bidali. Argazki bakoitzak titulua behar du eta emailean partehartzailearen izen abizenak eta adina jartzea beharrezkoa da.
  • Kategoria bakoitzean 2 sari banatuko dira Belauntzako Azoka egunean, urriak 29an. Bildutako argazkiekin erakusketa egingo da eta sarituak herriko egutegia osatzeko erabiliko dira.
  • Argazki kamera erabiltzea hobetsiko da, argazkien kalitateak ona behar baitu izan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA