LABek salatu du Siemens Gamesak Espainiako Estatu mailako akordio marko bat ezarri nahi duela. Horrek Euskal Herriko negoziazio esparru propioak desagerrarazteko arriskua sortu dezakeela uste du. Asteasuko plantako langileek marko horretatik kanpo negoziatzeko eta erabakitzeko eskubidea dutela nabarmendu du sindikatuak.
Siemens Gamesako Espainiako estatuko langileen lan baldintzak arautzeko negoziazio mahaia duela hilabete batzuk osatu zen. Bertan, CCOOk, UGTk eta ELAk dute ordezkaritza. LABen arabera, enpresaren asmoa egungo negoziazio esparrua desagerraraztea da eta estatu mailako akordioak lehenetsi nahi ditu. Sindikatuak erabaki honek "kezka eta ezinegona" sortu dituela azpimarratu du. Asteasuko langileek aukeratutako ordezkarien eskumena "ahuldu" egin dela nabarmenduz.
Honela, LABek lan baldintzak Euskal Herrian negoziatzen jarraitzea "ezinbestekotzat" jo du. Negoziazio esparru propioak mantentzea funtsezkoa da sindikatuarentzat. Egoera salatzeko Asteasuko langileek mobilizazioak egingo dituzte, lan baldintzak Euskal Herrian negoziatzen jarraitzea eskatuko dute.