2026/07/08 - 2026/07/16 16:02

Euskara ikasteko aukera berri bat jarriko da martxan

Euskara ikasteko aukera berri bat jarriko da martxan
Asteasu

Datorren ikasturtean euskararen oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera berri bat jarri nahi da martxan Asteasun. Hasiera batean gurasoei zuzendutako taldea izango bada ere, edozein herritarrek izango du parte hartzeko aukera.

Ikaskuntza errazteko, saioak eskola orduetan eta eskolan bertan egingo dira: astelehen eta asteazkenetan, 14:45etik 16:15era.

Matrikulazioa irailean izango da, baina taldearen tamaina eta interesa aurrez ezagutzeko, parte hartzeko asmoa duten herritarren berri jaso nahi da. Interesa adierazteko azken eguna uztailaren 16a izango da.

Eman izena: izen-emate formularioa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA