2026/06/26 - 2026/06/27 08:00
Asteasuko Udalak gaueko autobus zerbitzu berezia antolatu du San Pedro jaiak direla eta, herritarren eta bisitarien joan-etorriak errazteko eta jaiak segurtasunez gozatzeko.
Zerbitzua ekainaren 26ko ostiral gauean eta ekainaren 27ko larunbat gauean eskainiko da, Tolosa, Anoeta, Irura, Villabona, Zizurkil eta Asteasu lotuz.
Autobusak Tolosatik Asteasura joateko irteerak izango ditu arratsalde-gau partean, eta Asteasutik Tolosara itzultzeko hainbat zerbitzu eskainiko dira gau osoan zehar eta goizaldera arte.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.