2026/06/26 11:00 - 23:59
Ekainak 26, ostirala:
KUADRILLA EGUNA
11:00 Herriko LHko haurren Futbito txapelketa eskolan
13:30 Txupinazoa herriko Odol Emaleen Taldearen eskutik eta SORGINAREN JAITSIERA. Kalejira buruhandi, erraldoi eta herriko txistulariekin.
Festa Batzordeak erabakita, aurtengo txupinazoa herriko Odol Emaleen Taldeak botako du, urteetan egindako lan isila aitortzeko; izan ere, haien ahaleginari esker herritarrek herrian bertan odola emateko aukera izaten dute.
14:30 Herriko LH6 eta DBHko gazteen bazkari autogestionatua
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria
Ondoren bingo musikatu berezia
17:30 Haur eta gaztetxoentzat Dj Kaktus Ibargaingo zelaian
19:00 ELEKTROTXUFLA elektrotxaranga
23:00 ITZAL erromeria taldea
Eta bukatzeko DJ FIFI TA FEFA
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.