Herritarrek kirola egin eta elkargune gisa erabiltzeko ateak irekita izaten ditu Asteasuko frontoiak asteko egun guztietan, baina, erabilpen egokia ez zaiola eman adierazi du Udalak. Zaborra ez dela jasotzen, eta zenbait gauza puskatu eta erre egin direla ere aipatu du.
Pilotalekua zaindu beharraren garrantziaz erabiltzaile askori behin baino gehiagotan ohartarazi zaiela adierazi du Udalak, baina ez dutela kasurik egin.
Hau horrela, irailaren 11tik 18ra frontoia itxita egongo da, eta herritarrak hausnarketa egitera bultzatu nahi ditu Udalak.