Irailaren 29an ospatuko da ganadu eta artisau azoka. Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera eta 14:30ak bitarte eskaintza ezberdinak egongo dira. Arratsaldean Jone Uria eta Julene Otegi izango dira erromerian. Herrian auto pilaketak ekiditeko asmoz, goiz osoan zehar autobus zerbitzua eskainiko da industriagunetik plazara gerturatzeko.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.