Zabalik da Tolosaldeko euskaltegietan izena emateko epea

Olaia Garmendia Ancisar 2024ko ira. 4a, 10:22

Aitzol Udal Euskaltegiak eta Tolosaldeko AEK-k 2024/2025 ikasturtean Tolosaldean eskainiko diren euskara ikastaroak aurkeztu dituzte. Ikasturte honetan hamar herritan izango da euskara ikasteko aukera eta herritar guztientzat egokitutako ikastaroak izango dira. 

Izen-emateak:

Aitzol Udal Euskaltegia:

Irailaren 1etik 20ra bitartean izango da, goizez, 9:00-13:00 eta arratsaldez 16:00-19:30.  (aitzolue@tolosa.eus / 943 65 10 06).

Tolosaldeko AEK:

Irailaren 1etik 20ra, euskaltegiko zenbakira deituz (943 59 17 04) edota andoain@aek.eus helbidera idatziz.

Eskuorria

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA