Urko Arizeta asteasuarrak hirugarren postua lortu du asteburuan jokatu den Goierriko 2 Handiak mendi lasterketan. Ostiral gauean Beasainen hasi eta Aralar eta Aizkorri - Aratz parke naturalak igarotzen dituen proba honek 90 kilometro ditu, Arizetak 10 ordu 19 minutu eta 39 segundoan bukatu du lasterketa. Ioseba Eskudero irabazleak baino 18 minutu eta 6 segundo gehiago behar izan ditu Beasaingo helmugara iristeko.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.