Anoetako jaiak 2026

Anoetan eraso sexisten aurkako protokolo instituzionala aktibatu dute

Erredakzioa 2026ko ekainaren 2a

Anoetako Udalak eta Anoetako Erasoen Aurkako batzordeak larunbatean gertatutako eraso sexisten aurrean, gertaera  salatzeko eta biktimei babesa eskatzeko elkarretaratzea deitu du, 19:00etan herriko plazan egingo da protesta ekitaldia.

Anoetako Udalak eta Anoetako Erasoen Aurkako batzordeak herrian larunbat gauean eraso sexistak izan zirela jakinarazi du. Udalak helarazitako oharrak "gaitzespen tinkoa" azaltzen du eta erasoa jasan duten emakumeei eta ingurukoei "babes osoa" eskaintzen die. Informazio eta baliabide guztiak emakumeen esku jarriko dituztela gehitzen du oharrak eta egoerari aurre egiteko prozesuan laguntza eskaintzen die. 

Honela, emakumeen aurkako indarkeriari erantzun publikoa emateko protokolo instituzionala aktibatu dute. Horren baitan, gaur arratsaldeko 19:00etarako herriko plazan elkarretaratzea deitu dute. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA