Elkarretaratzea eraso homofoboa salatzeko

Erredakzioa 2024ko uzt. 2a, 09:39

Anoetako Udalak eta Adi eta So! Mahaiak gaitzespen irmoa azaldu dute herritar batek Bilbon jasan duen eraso homofoboaren aurka eta elkarretaratzea deitu dute, gaur, 19:00etan, Anoetako plazan.

Bestalde, adierazpen instituzionala ere burutu du herriko udalak,  LGTBI+ fobiak gora egitea salatuz, eta kezkatuta adeiraziz gorakada horrengatik.

Alde batetik, erabateko elkartasun eta babesa adierazi nahi izan die, biktima eta haren senide, lagun eta ingurukoei. Elkartasuna adierazteko eta eraso homofoboa salatzeko herrian deituko diren ekitaldietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 

Horrelako ekintzak, gizartetik desagerrarazteko bere gain dituen beharrezko baliabide guztiak jartzeko konpromisoa hartu du Udalak baita ere, "Indarkeria homofoboa giza eskubideen urraketa larria da, eta LGTBI+ pertsonen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa da. Aniztasuna eta gizarte zuzenbidezko eta berdinzale baten bilaketa aldarrikatzeko garaia da, pertsona guztiak beldurrik gabe eta askatasunean izateko, sentitzeko eta bizitzeko eskubidea bermatzearren."

Indar politiko batzuk aniztasun sexualaren eta genero aniztasunaren kontra botatzen dituzten gorroto diskurtsoek ondorio larriak dituztela azpimarratu dute, "Arduragabekeria da beste alde batera begiratzea eta egiaz gertatzen denaren kontzientzia ez izatea, eta, horregatik, diskurtso eta ekintza diskriminatzaileak sustatzeari uztera eta haien kontra erantzutera deitzen diegu indar politiko eta gizarteko sektore guztiei." eta herritarrei dei egin die LGTBI+ komunitatearen aurka egiten diren gorroto mezuen eta erasoen aurrean eragile aktibo bihurtu daitezen.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean