10:00: XXV. Esku pilota herri txapelketa, haurrak, finalak, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
13:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
16:00: Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga Elkarteak antolatuta. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.
21:00: Herri afaria frontoian. Izen-ematea: maiatzaren 22ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eraman behar ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
23:00 Gazteen dantza plazan.
Ondoren, zezen suzkoa.
Gero, Iratzar musika taldea plazan.
DESKARGATU GURE APPa!
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.